Get Adobe Flash player
Home Berriak

UR PURUAREKIN EGINDAKO GARBIKETA SISTEMA

 

Ikus erakusketa-bideoa: YouTube

 

 

APLIKAZIO ADIBIDEAK:

 

· Beirazko errezel-hormak.

· Fatxada aplakatuak.

· Galeria komertzialetako sabaiak.

· Kupulak.

· Negutegiak.

· Eguzki-plakak.

· Estalitako barneko lorategiak.

· Beirak.

· Kanpoko arozgintza.

· Errotulu argidunak eta kartelak.

· Trafikoko seinale bertikalak.

· Pertsianak.

· Toldoak.

· Ate handiak eta abar.

 

Honelako lanen alderdi garrantzitsuenak segurtasuna, kostaprezioa eta

irisgarritasuna dira.

 

Gaur egungo eraikin askok diseinu harrigarriak eta berritzaileak dituzte. Hala eta guztiz ere, beirazko errezel-horma edo fatxada aplikatuen moduko elementuen garbiketak oztopo handiak eragiten ditu haietara iristea zaila izaten delako.

 

Ur puruarekin egindako garbiketa-sistemak eskaintzen ditu irtenbiderik onenak kasu horietarako.

Sistema honekin, irisgarritasuna hobetzen da oso arinak eta erresistenteak diren titaniozko eta/edo karbonozko hodi-osagai batzuei esker. Gainera, amaierako emaitza ezin hobea bermatzen dute.

 

ABANTAILAK


Ur puruarekin egindako garbiketa-sistemaren abantaila nagusiak laburtuko dizkizugu jarraian:

 

· Ez da beharrezkoa garabiak alokatzea edo eskailerak erabiltzea.

· Laneko baldintza seguruak.

· Irisgarritasun eta bizkortasun handia. Metodo tradizionalekin alderatuta, zortzi aldiz handiagoa den errendimendua lortzen da.

· Orbanik edo marrarik gabeko lehorketa egoera atmosferiko guztietan,

baita eguzkiaren zuzeneko argitan ere.

· Emaitzak gehiago irauten du; izan ere, ur puru bidezko garbiketasistemak berriro zikinkeria sortzea atzeratu egiten du mineralik gabeko uraren erabilerari esker.

· Karga estatikoa minimora murrizten da.

 

NOLA FUNTZINATEN DU? ETA ZER DA UR PURUA?


Ura H2O gisa ezagutzen dugu. Ur-molekula bakoitza oxigeno-atomo batez eta bi hidrogeno-atomoz dago osatuta. Atomo horiek kargatutako bi ioiren moduan daude uretan.

 

Hidrogeno-atomo bat karga positiboa duen hidrogenoioia (azidoa) da; bestea, aldiz, oxigeno-atomoari konektatuta dago karga negatiboa duen ioia (alkal inoa) osatzeko.

 

Hori dela eta, ur puruak disoluzio-ahalmen handia du, kargatutako ioi horiek modu berberean beste ioiekin konektatzeko duten gaitasunari esker.

 

Horrek esan nahi du karga positiboak eta negatiboak erakarri egiten direla. Ur purua gainazalean doanean, bertan dauden substantzia guztiak disolbatzen ditu eta gainazala garbi uzten du, marrarik gabe, urberritze ona egiten bada eta horretarako nahikoa denbora ematen bazaio.

 

Kontsulta gaitzazu eta lagunduko dizugu.

 

Gure produktu berriari esker, sektoreko punta-puntako teknologiekin lehiatzeko

moduan gaude.

  • Español (spanish formal Internacional)
  • Basque (Euskara estandarra)

Berriak

Nor dago Linean?

Orain 16 bisitari On line