Get Adobe Flash player
Home ZER ESKAINTZEN DUGU

Garbiketa industrialeko enpresa Bizkaian

Beti pentsatu izan dugu ondo egindako lanak eta zerbitzu onak izan behar

dutela gure adierazleak.

 

Beste garbiketa-enpresa batzuek ez bezala, gure helburua ez da bezeroak eta langileak zenbaki hutsa baino ez diren makroenpresa izatea. Laguntzaileak ondo egindako lanaren eta bezeroarekiko arreta onaren aldeko gure filosofiarekin bat datoz.

 

Garbiketa industrialeko profesionalak garenez, jarduera-plana ezartzen dugu bezero bakoitzaren beharren arabera, kostu bidezkoagoa eskatzen duten garbiketako zerbitzu guztiak estaltzera bideratuta. Era berean, garbiketa-lanak modu profesional eta eraginkorrean jarraitu eta garatzeko behar diren kontroleta berrikusketa-sistemak jartzen ditugu martxan.

 

Beste garbiketa-enpresek zure enpresan, instalazioan edo komunitatean egiten duten zerbitzuarekin ez baldin bazaude ados, ez izan zalantzarik eta izan konfiantza gure garbiketa-enpresaren zerbitzuetan.

 

Garbiketa-arazoa behin betikoz konpontzeko profesionalik onenak non topatu ez baldin badakizu, ez jarraitu bila.

 

Gure esperientziari esker, badakigu sektore honek gero eta espezializazio gehiago behar duela, arrazoizko eta egokitutako kostuetan ondo egindako lana eskainiko duena.

 

Gure garbiketa-enpresan hazkunde orekatuaren aldeko apustua egin dugu;horren bidez, merkatuan modu kontrolatuan eta lehiakorrean kokatuko gara, gero eta handiagoak diren eskakizunei aurre eginez, eta bezeroari konfiantza eta lasaitasuna eskainiz.

 

Hauek dira gure garbiketa-enpresako zerbitzuak:

 

· Garbiketa orokorrak.

· Lehen garbiketak.

· Eraikinak eta lokalak mantendu eta zaintzea.

· Garajeak eta azalera handiak erratzez eta urez garbitzea.

· Terrazo-, marmol-, sintasol-zoruak leundu, distirarazi eta kristalizatzea

· Kristalen eta fatxaden garbiketa altuera osoan.

· Harrizko pareten eta fatxaden garbiketa.

· Pareten eta fatxaden garbiketa.

· Mota guztietako euskarrietan pintaketak ezabatzea.

· Kartelak eta pankartak kentzea.

· Irazgaiztasuneko eta graffitiaren kontrako tratamendua.

· Espaloien, hormen, eskaileretako pasabideen, markesinen, edukiontzien

eta abarren garbiketa.

· Alfonbrak, moketak, tapizeriak.

· Industrietan, tailerretan eta produkzio-guneetan instalazioen, makinen

eta elementuen garbiketa industrial espezifikoa.

· Xurgatze industriala.

· Presio altuko “baldeoa”.

· Kanpoko garbiketa.

  • Español (spanish formal Internacional)
  • Basque (Euskara estandarra)

Berriak

Nor dago Linean?

Orain 13 bisitari On line